Denok dakigunez, Amara Berri eskolako sistema ezberdina da beste eskoletako sistemekin alderatuz. Horregatik guk unibertsitatean bertan IKT-ko irakasle den Amando izan genuen horren inguruan hitz egiten, metodologiari buruz, helburuei buruz, etab...
Lehenengo beraien ikasgelen antolaketari buruz hitz egin zigun, eta asko harritu ninduen izan ere esan zigunez, gelak txokoka dauzkate antolatuta eta gainera zikloka nahastuta; hau da, lehen eta bigarren mailak nahastuta, eta horrela beste ziklo biak ere. Beraien ustez, ikasleek elkarri laguntzeko oso egokia da metodo hau.
Txokoen metodologia honekin, haurrek ez dute testu liburuen beharrik; eta noizbait informazioren bat bilatu beharko balute ikasgela bakoitzean ordenagailu bat dute beraiek erabiltzeko. Baina ordenagailuak ez dute balio informazio guztia bilatzeko, orduan liburutegi antzeko bat daukate pasiloan. Esaterako, ikasle batek hitzaldi bat egin nahi badu, gaiari buruzko informazioa gelako ordenagailuan eta kanpoko liburutegian kontsultatu dezake. Gero ikasleak ikasgelan aurkezten du nahi duenean, eta Amandok "Feedback"ari ezinbesteko garrantzia ematen dio.
Helburuei dagokienez, irakasle honek bi azpimarratu zituen:
- IKT mundua sakontzea, ikasleei protagonismoa emanez.
- Egiten dituzten lanei zentzua ematea.
Aurretik aipatu dudan bezala, harritu egin ninduen txokoetan lan egiteko metodo horrek eta aldi berean kuriositatea sortu. Esaterako IKT-ko irakasgaian hainbat hedabide erabiltzeko aukera dute: irratia, txikiweb-a, prentsa eta telebista. Gainera egun guztian irekita egoten dira eremu hauek eta eskolan dauden haur guztiek erabili dezakete zerbitzu hau; baina zikloka esparru baten ardura artzen dute, adibidez: 2.ziklokoak irratiko ardura hartzen dute eta hauek arduratu behar dira irra-saioak gidatzeaz, 3.ziklokoak ordea beste 3 eremuen ardura hartzen dute.
Amandok bere hitzaldian behin da berriz errepikatzen zuen "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi" eta zioenez oso eraginkorra da hori betetzea. Izan ere, hedabide horietan binaka egiten dute lan, bi zikloetako bikoteak eginez. Lehenengo egunean bikotea tokatu zaion hedabidearekin arduratuko da eta ikasi beharrekoa ikasiko du, hurrengo egunean aldiz, bikoteko pertsona bat beste bikotekide batekin bueltatuko da eta aurreko egunean ikasi zuena besteari irakatsiko dio. Horrela kate bat sortuz, irakaskuntz-ikaskuntz prozesua aurrera joango da eta horregatik esaten zuen Amandok sarritan esaldi hori. Eta ahaztu baino lehen, irakasleek ikasleen bikoteen antolaketari izugarrizko garrantzia emanten diotela azpimarratu zuen.
Hedabideetako eguneroko lana aldiz, honela banatzen da:
- Egunkaria: Egunero egiten da eta bi modutan aurkezten da paperean eta web orrialdean, txikiweb-ean. Hemen idazteko kazetarien lana 3.zikloko 4 ikaslerena izaten da.
- Irratia: Auzoko 97.2FM emisioan entzun daiteke (amara auzoan) eta gainera web orrian edozein saio entzuteko aukera ere badago. Eta hemengo arduradunak edo teknikariak aurretik aipatu bezala 2.zikloko 2 ikasle dira.
- Telebista: Gela guztietan ikusten da hau, baita eskolako web orrian ere eta hemengo kameralariak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira, beraiek grabatu eta editatzeko ardura izaten dute.
Bukatzen joateko, hitzaldi hau oso interesgarria iruditu zitzaigun eta are gehiago praktikaldian zuzenean ikusteko aukerarik ez dugunontzat.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina