IKTak eskoletan duten garrantziaren inguruan Iñaki Pagola etorri zitzaigun hitzaldia ematera, bera Adunako eskolako IKT arduraduna da, horrez gain ingeleseko irakaslea ere bada.
Aduna Donostiatik 15km-ra dagoen herri txiki bat da, tolosaldean kokatzen da eta bertan 400-500 biztanle inguru daude, umeak 68 direlarik.
Nahiz eta herri honetan biztanle gutxi izan, herrian bertan dute eskola txikia. Eskola txikia den einean, Amara Berriko eskola bezala berezitasun bat du; maila ezberdinetako haurrak elkarrekin nahastuta dituzte. Hona hemen sailkapena eta haur kopurua gelako:
- Haur Hezkuntzako 2.maila: 14 ikasle.
- Haur Hezkuntzako 3. eta 4.mailak: 12 ikasle.
- Haur Hezkuntzako 5.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.maila: 12 ikasle.
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3.mailak: 15 ikasle.
- Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailak: 11 ikasle.
Eskola honek ez du berdintasun bakarra Amara Berrirekin, hauek ere testu liburuak alde batera uzten baitute. Beraiek proiektuekin lan egiten dute, edozein arlotan eta honekin dinamismoa bultzatzen dute. Proiektua Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginaz eramaten da aurrera, hezkuntza aberasgarriago bat bultzatuz. Horretarako, aurretik aipatu dudan bezala, testu liburuak alde batera uzten dituzte baina izugarrizko garrantzia ematen die IKT-ei; honek, harreman zuzena duela eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Izan ere, ikastetxe baten IKT heldutasun maila, zentru horrek duen digitalizazio mailarekin lotura zuzena du.
Adunako eskolan erabiltzen diren aplikazioak (gaur egun APP bezala ezagutuak) dohanekoak dira eta ikasle edo erabiltzaile bakoitzak bere Google kontua sortu behar izaten du honek eskaintzen duen aplikazioak erabiltzeko (drive, blogger, google+...)
Irakasleek ordea, kuaderno birtuala erabiltzen dute. Bertan egin beharrak zehaztu, egindako lanak zein metodologiarekin egin diren, helburuak zehaztu... eta hainbat gauza egin eta idazten dituzte, eta berriz ere aurreko aplikazioak bezala, dohanekoa zela esan zuen. Baliabide hau edozein momentutan erabili genezake, edozein lekutan. Kuaderno birtual honek beste aukera esanguratsu bat ere eskaintzen die eta beraiek erabiltzen dute eta honako hau da; ikasleei buruzko informazioa bertan idazten dute aurrerapenak, akatsak, bilakaera, lanak nola egin dituen, etab... hau, guztien artean elkarbanatzen dute, irakasle guztiek izan dezaten informazioa. Beraien artean ere Calendar izeneko aplikazioa erabiltzen dute, beraien zereginak idatzi eta besteei helarazi, gainontzekoak non dagoen jakin dezaten.
Aplikazio horietatik at, irakasleek eta ikasleek badute beraien artean osatzen duten plataforma bat, beraien arteko elkarreragina bultzatzeko, Classroom izenekoa. Ikasleek plataforma horretara igotzen dituzte beraien lanak eta irakasleak bertatik jaso eta zuzentzen ditu; honek feedback-a emateko aukera dauka plataforma horretan. Eta gainera irakasleak aukera dauka, landutako gaiaren inguruan edo ikasleei interesatzen zaizkien gaien inguruan artikuluak, argazkiak edota lanak igotzeko.
Iñakik esaten duenaren arabera, beraien eskolan lanek izugarrizko garrantzia dute eta beti izaten dute zergaiti bat lan hori egiteko. Gainera, lanak egoera errealekin lotuta egoten dira eta horrekin bizitzaren alderdi praktikora hurbiltzen dira. Informazioa barneratzeko, haurrek egoera hori bizi egin behar dute eta ikasitakoa nolabait martxan jarri, ikasitakoa ez dela alferrikakoa ikusteko.
Guzti hau amaitzen joateko, esan genezake Adunako eskolako sistema dinamikoa, kooperatiboa eta eraginkorra dela eta parte-hartzea bultzatzen duela, IKT-ak beraien tresna baliagarrienak direlarik.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina