Azken
klase teorikoan, zelatatu eta zelatatzaileen gaia landu genuen.
Hasiera bat eman nahian panoptikoak eta internetek dituzten zenbait
berdintasun azaldu zizkigun. Panoptiko hori, espetxe antzerako bat
da, non honen erdian dorre handi bat aurkitzen den. Dorre horrek
espetxeratuta dauden pertsonak ikusi eta kontrolatzea ahalbideratzen
die zaindariei, haiek aldiz ezin dituzte kontrolatzen dauden pertsona
horiek ikusi. Berdina gertatzen da beraz interneten dauden zelatatu
eta zelatatzaileekin. Zelatatuak ez dute nabaritzen nola kontrolatzen
dituzten zelatatzaileek, azken hauek dena dakiten bitartean.
Hori
azaldu ondoren ariketa bat egin genuen talde txikietan, non lehenengo
guretzat zelatatzaileak izan daitezken programak zerrendatu genituen.
Ondoren nola kontrolatzen gaituzten definitu genuen eta azkenik horri
nola aurre egin pentsatu zelatatuak izan ez gaitezen.
Hona
hemen taula:
NORK?
|
NOLA?
|
NOLA
SAHIESTU?
|
Egela
|
Nabigazioaren
kontrola
|
Pertsona
batek besteei pasatzea irakurgaia. Edo beti egela irekita izatea.
|
Gps
mugikorra
|
Posizionamenduaren
kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Sartzen
ditugun datu pertsonalak
|
Datu
faltsuak sartzea
|
Banketxeak-Kreditu
txartelak
|
Datuen
kontrola
|
Ahalik
eta gutxien erabiltzea
|
Facebook
|
Datuak,
konekzioa
|
Argazkiak
ez etiketatzea, txata itzalita izatea...
|
Whatsapp
|
Konexioaren
azterketa, perfileko argazkiaren kontrola
|
Tik
urdina kendu. Ordua kendu. Argazkia batzuek ikusteko moduan jarri.
|
Zerbitzuetako
karnetak
|
Gure
mugimenduak
|
|
Webcam
|
Gure
kameratik inork ezer ez ikusteko
|
Portatilaren
kameran edo beste inolako kameretan pegatina bat edo zerbait jarri
tapatzeko.
|
Konpainia
telefonikoak
|
Lokalizazioa
eta erabilera
|
Telefonoak
daukan “modo avion” jarri
|
Bi
bideo ikusteko aukera ere izan genuen. Lehenengoaren izenburua hau
zen: ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? Bideo honetan,
konferentzia batean gai honetaz asko dakien batek, kontrolaren eta pertsona bakoitzak sor dezakeen
informazio guztiaren inguruan hitz egiten du. Egunero erabiltzen
ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazio ugari ematen
diela lehen aipaturiko zelatatzaileei, horrek bidea zabaltzen die
zelatatzeko. Baina guzti hori guk geuk sahiestu genezake, egiten
ditugun mugimenduak ez publikatuz edota gure bizitza pribatua ixilean
mantenduz. Horretaz konturarazteko, Martak adibide bat ezarri zuen,
non gizon baten mugikorraren bitartez, zelatatzaileek badakiten
momentu bakoitzean non dagoen eta zer egiten duen.
Bigarren
bideora salto eginez, izenburua honako hau zuen: Las redes y los
datos: una perspectiva crítica. Bertan sare sozialei buruzko
informazioa ematen zuen, non pribatutasunak duen garrantzia
adierazten zuen. Egia da ere, bideoan aipatzen den bezala, hau
lortzea ez dela erraza eta horregatik gomendatzen da edozein gauza
idatzi edo egin aurretik honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea.
Facebook,
Twitter eta Wikipediaren inguruan hitz egiten da baita ere bideoan.
Beraien pribatutasun mailari buruz hitz eginez. Amaieran, Richard
Stallmanek honako hau esaten du: Facebook
no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva.
2.
Gelan ikusitakoarekiko gure posizionamendua, hausnarketa.
Saio
honekin eta Lorearekin egindako praktikekin, konturatu naiz gaur egun
gure zelatatzaileei ematen diegun informazioa, izugarria dela.
Erabiltzen ditugun “programa edo aplikazioei” ez diegula
erabilera egokirik ematen. Pentsatzen al dugu erbailtzen dugun
momentuan, zer gartatu daitekeen gero? Egiten edo igotzen duguna
bertara nola erabiliko duten besteek?
Gehien
erabiltzen duguna Facebook da, gure gelan hiruzpalau ziren facebook
ez zutenak. Baina beraiek al dira gure artean ardi beltzak? Ala gu
gara ez dakigunak non gabiltzan? Nik neuk facebooken egunkarietako
berriak partekatzeaz gain, argazkiak ere igotzen ditut eta nire
lagunekin partekatu. Baina nork ikusten ditu argazki horiek? Nik eta
nire lagunek bakarrik? Edo facebookaren atzean dauden zelatatzaileei?
Egia esan ez gara konturatzen, baina guzti hau pentsatu egin behar
da. Eta erabilera on bat ematen ere saiatu behar gara. Guzti hau
sahiesteko ondoriorik onena facebooka ezabatzea dela esango dute
askok, baina ez dut uste neurri hori hartzea ere egokia denik. Hori
bai, facebookak dituen probatutasunari buruzko testuak ondo irakurri
behar dira, eta datuekin kontuz ibili.
Whatsaparekin
ere berdina gertatzen da, facebooka ez duten hiruzpalau pertsonek ere
aplikazio hau badute, baina hau ere ez al da zelatatzaile bat? Eta
hau sahiesteko zer egin behar genuke? Aurretik aipatu bezala,
eskaintzen digun pribatutasuna ondo irakurri behar da eta neurriak
hartu. Zelatatuak izan ez gaitezen.
3.
Ikusitako guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua
irakasle moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan?
Gaur
egun haurrak geroz eta txikiagotik izaten dute internetekin edo gailu
teknologikoekin orokorrean, harremana. Harreman hau hasieratik egokia
izatea lortu behar dugu irakasleok, ikasleen familiekin batera.
Etxeko hezkuntzatik at, eskolan ere irakatsi egin behar diegu besteek
zelata ez gaitzaten, nolakoa izan behar den guk ematen diegun
informazioa aplikazio hauei. Horretarako hitzaldi bereziak jaso
beharko lituzketela uste dut, eta baita handitzen doazen einean,
informatikako orduan hau praktikan jarri. Nola egin beharko luketeen
beraien datuen kudeaketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina