2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

ARTEFAKTOA

Lau hilabete honetan, lan modularraren gaia ARTEFAKTOA izan da. Lehenengoak izan gara hau egiten, eta egia esan ni neu oso gustora geratu naiz.  Gure artefaktoa ondorengo bideo hau izan da eta arbel digital batean proiektatu genuen aurkezpen egunean, eta arbel horri behean dagoen markoa ezarri genion. Hona hemen:





2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

FACEBOOK-aren PRAKTIKA "EGOKIA"

Gure taldeak praktika onaren jarduera egin ahal izateko "Sare sozialak" gaia aukeratu zuen. Praktika aurrera eraman ahal izateko, Facebook izan zen erabili genuen sarea. Praktikaldian egiteko ariketa bat planteatu genuen, horretarako Facebookeen talde itxi bat sortu genuen eta gelakide guztiak taldean sartzera gonbidatu genituen. Honen bidez lortu nahi genuena, bakoitzak praktikak burutzen ari zen bitartean bere esperientzia edota bizipenenen bat kontatzea zen. Helburua Facebook-i bestelako erabilpen bat ematea zen. Planteatutako praktika oso ondo atera zela iruditzen zaigu jendeak parte hartu zuen eta interesgarriak diren gai desberdinak atera ziren. Klaseko azalpena egiteko ondorengo power point-a sortu genuen:

Sare Sozialak by Oihane

2015(e)ko urriaren 11(a), igandea

BIG DATA

Gaur egun, gizarteak edozertarako erabiltzen ditu teknologiako gailuak, gure egunerokotasunaren zati garrantzitsua dira. Oso zaila da teknologia erabiltzen ez duen norbait aurkitzea. Esaterako, momentu honetan ikasgelan ordenagailuak erabiltzen ari gara, baita gehienok telefono mugikorra mahai gainean daukagu. Horrez gain, hurrengo post honetan gure aisialdian (teknologia erabiltzen ez dugun unea) zer egiten dugun jarriko dugu, baina argazkiari erreparatuz, argazki hori ateratzeko ez dugu erabili argazki kamararik? Eta argazki kamara ez da gailu teknologiko bat? hori eztabaida luzea da; hona hemen gure argazkiak:

Mireia: Aisialdi taldea

Nire aisiaren zati garrantzitsu bat talde honek hartzen du. Tolosako Inauteriak gertu dira eta ondorioz, astebururo elkartzen gara taldekideak dantzak ateratzeko eta erakusteko, jantziak prestatzeko, plataforma egiteko... Ikus dezakezuen moduan denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta ondorioz, taldean kuadrilako lagunak ditudan arren, gainontzeko begiraleekin harreman estua sortu da. 



Beraz, juntu gaudenean gailuak alde batera uzten ditugu; gustura gaudelako, konpainia onean... eta denbora ia konturatu gabe pasatzen delako. Hala eta guztiz ere, ez pentsa ez ditugula IKT-ak erabiltzen; gaur egungoko teknologiari ahal eta probetxu gehien ateratzen saiatzen gara eta hainbat ekintzetarako erabiltzen ditugu: (argazkiak ateratzeaz gain) musika / audioak montatzeko, dantzak grabatzeko (gero ez ahazteko), konplementuak eta materialak erosteko...


Aritz: Bidaiatzea eta kirola

Aipatutako bi jarduerak nire aisialdirako denboraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako aukeratu ditut bi argazki hauek.

DSC_0098.JPG


Nire ustez, bi jarduera hauetan teknologien gutxizko erabilpen zuzena egiten dugu, hau da, beharrezkoak direnean erabiltzen ditugu. Esaterako, korrika egitera ateratzen garenean, batzuetan, aparatu teknologikoren bat (mobila, iPoda, …) eramaten dugu musika entzuteko, edota gure taupaden erritmoa, egindako distantzia, … neurtzeko erabiltzen ditugun tresnak gure onerako lagungarriak dira.

Bestalde, bidai bat egiten dugunean, gailu teknologiko desberdinei etekina atera ditzazkegu, eta egin ditudan bidaietan gehien erabili ditudanak eta hauek bete dituzten funtzioak azalduko ditut. Adibidez, leku bat non dagoen eta bertara iristeko bide desberdinak erakusten dizkigu GPS-ak, eta horrek azkarrago orientatzeko eta denbora ez galtzeko balio du. Era berean, argazki kamerak edo mobilak, oroitzapenak izango diren argazkiak ateratzeko balio dute. Mobilak, gainera, leku hartan gauden bitartean, gure inguruko pertsonekin (familia, lagunak, …) harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta gutun bat bidaltzea baino askoz azkarragoa da.

.DSC_0076.JPG


Ane: Euskal Dantza

Niri nire denbora librean kirolak praktikatzea gustatzen zait; igeriketa, euskal dantza.. deskonektatzeko iturri bezala erabiltzen dut. Egun osoan zehar, jende askorekin harremanetan egoten naiz edota teknologia aparatuez edo gailuez inguratuta ere bai, eta momentu hau da niretzako bakarrik hartzen dudan denbora, deskonektatzeko hartzen dudan denbora.

Gaur egun, denok dugu mugikorra eskuan edukitzearen ohitura, inkonzienteki ateratzen zaigu gehienetan eta ia kasu denetan sare sozialetan ibiltzeko izaten da.

ane dantza.jpg

Denok behar dugu deskonexio pixkat bat, hots, guretzako denbora hartu eta ezerren menpe egoteko minutu batzuk. Nik hau, igeritan eta euskal dantzan topatzen dut.



Nerea:

IMG_20150409_125336.jpg

Bidaiatzea asko gustatzen zait, leku desberdinak ikusteko baina batez ere, guztiz deskonektatzeko. Aukera ona dela iruditzen zait baina horretarako mugikorrak ere alde batera utzi behar dira. Batzuetan beharrezkoa izaten dut deskonektatzea eta ondorioz mugikorra edota teknologiak alde batera uzten saiatzen naiz.





IMG-20150727-WA0018.jpg



Lagunei asko gustatzen zaigu noiz behinka argazkiak ateratzera joatea, sarritan egiten dugun zerbait da eta momentu horietan mugikorra alde batera uzten dugu. Gustatzen zaidan zerbait da zen azken batean, zerbait hartzera joaten bagara beti egoten dira mugikorrak mahai gainean baina modu honetan gordeak edukitzen ditugu eta momentuaz disfrutatzen dugu.



Oihane: Oporrak eta hondartza


formentera.jpg



Nik argazki hau aukeratu dut, oporrak asko gustatzen zaizkidalako (denei bezala), baina bereziki garai hontan mugikorra albo batera uzten dudalako eta niri gustatzen zaidan gauza asko egiten dudalako. Unibertsitatean nagoenean aldiz, urten eta mugikorra hartzen dut bidaia egiteko eta asko erabiltzen dut, baita ordenagailua ere lanak egiteko eta bitartean facebook ere erabiltzen dut.

Udara itzuliz, urte honetan konturatu naiz, udan mugikorra oso kasu puntualetan erabili dudala eta gehienetan argazkiak ateratzeko izan dela. Gainera, toki paregabeak direnean asko erabiltzen dut, gero etxera bueltatutakoan etxekoei erakusteko. Baita ere, argazkian ikusten den bezala, bizikletaz ibili nintzen Formenterako islatik eta bitartean kirolaz gozatu.

Laburbilduz, aurretik esan bezala, niretzat oporrak gailurik gabe pasatzeko momentuak dira, nahiz eta argazkiak ateratzeko erabili. Eta urte honetan konturatu naiz, nik neuk mugikorra oporretan ez dudala erabiltzen.

2015(e)ko urriaren 8(a), osteguna

ZELATATUAK eta ZELATATZAILEAK

Azken klase teorikoan, zelatatu eta zelatatzaileen gaia landu genuen. Hasiera bat eman nahian panoptikoak eta internetek dituzten zenbait berdintasun azaldu zizkigun. Panoptiko hori, espetxe antzerako bat da, non honen erdian dorre handi bat aurkitzen den. Dorre horrek espetxeratuta dauden pertsonak ikusi eta kontrolatzea ahalbideratzen die zaindariei, haiek aldiz ezin dituzte kontrolatzen dauden pertsona horiek ikusi. Berdina gertatzen da beraz interneten dauden zelatatu eta zelatatzaileekin. Zelatatuak ez dute nabaritzen nola kontrolatzen dituzten zelatatzaileek, azken hauek dena dakiten bitartean.

Hori azaldu ondoren ariketa bat egin genuen talde txikietan, non lehenengo guretzat zelatatzaileak izan daitezken programak zerrendatu genituen. Ondoren nola kontrolatzen gaituzten definitu genuen eta azkenik horri nola aurre egin pentsatu zelatatuak izan ez gaitezen.

Hona hemen taula:

NORK?
NOLA?
NOLA SAHIESTU?
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia. Edo beti egela irekita izatea.
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Sartzen ditugun datu pertsonalak
Datu faltsuak sartzea
Banketxeak-Kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien erabiltzea
Facebook
Datuak, konekzioa
Argazkiak ez etiketatzea, txata itzalita izatea...
Whatsapp
Konexioaren azterketa, perfileko argazkiaren kontrola
Tik urdina kendu. Ordua kendu. Argazkia batzuek ikusteko moduan jarri.
Zerbitzuetako karnetak
Gure mugimenduak

Webcam
Gure kameratik inork ezer ez ikusteko
Portatilaren kameran edo beste inolako kameretan pegatina bat edo zerbait jarri tapatzeko.
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa eta erabilera
Telefonoak daukan “modo avion” jarri


Bi bideo ikusteko aukera ere izan genuen. Lehenengoaren izenburua hau zen: ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? Bideo honetan, konferentzia batean gai honetaz asko dakien batek, kontrolaren eta pertsona bakoitzak sor dezakeen informazio guztiaren inguruan hitz egiten du. Egunero erabiltzen ditugun mugikorrak, txartelak... guri buruzko informazio ugari ematen diela lehen aipaturiko zelatatzaileei, horrek bidea zabaltzen die zelatatzeko. Baina guzti hori guk geuk sahiestu genezake, egiten ditugun mugimenduak ez publikatuz edota gure bizitza pribatua ixilean mantenduz. Horretaz konturarazteko, Martak adibide bat ezarri zuen, non gizon baten mugikorraren bitartez, zelatatzaileek badakiten momentu bakoitzean non dagoen eta zer egiten duen.




Bigarren bideora salto eginez, izenburua honako hau zuen: Las redes y los datos: una perspectiva crítica. Bertan sare sozialei buruzko informazioa ematen zuen, non pribatutasunak duen garrantzia adierazten zuen. Egia da ere, bideoan aipatzen den bezala, hau lortzea ez dela erraza eta horregatik gomendatzen da edozein gauza idatzi edo egin aurretik honen inguruan hausnarketa sakon bat egitea.

Facebook, Twitter eta Wikipediaren inguruan hitz egiten da baita ere bideoan. Beraien pribatutasun mailari buruz hitz eginez. Amaieran, Richard Stallmanek honako hau esaten du: Facebook no es tu amigo: es un motor de vigilancia masiva.

2. Gelan ikusitakoarekiko gure posizionamendua, hausnarketa.

Saio honekin eta Lorearekin egindako praktikekin, konturatu naiz gaur egun gure zelatatzaileei ematen diegun informazioa, izugarria dela. Erabiltzen ditugun “programa edo aplikazioei” ez diegula erabilera egokirik ematen. Pentsatzen al dugu erbailtzen dugun momentuan, zer gartatu daitekeen gero? Egiten edo igotzen duguna bertara nola erabiliko duten besteek?

Gehien erabiltzen duguna Facebook da, gure gelan hiruzpalau ziren facebook ez zutenak. Baina beraiek al dira gure artean ardi beltzak? Ala gu gara ez dakigunak non gabiltzan? Nik neuk facebooken egunkarietako berriak partekatzeaz gain, argazkiak ere igotzen ditut eta nire lagunekin partekatu. Baina nork ikusten ditu argazki horiek? Nik eta nire lagunek bakarrik? Edo facebookaren atzean dauden zelatatzaileei? Egia esan ez gara konturatzen, baina guzti hau pentsatu egin behar da. Eta erabilera on bat ematen ere saiatu behar gara. Guzti hau sahiesteko ondoriorik onena facebooka ezabatzea dela esango dute askok, baina ez dut uste neurri hori hartzea ere egokia denik. Hori bai, facebookak dituen probatutasunari buruzko testuak ondo irakurri behar dira, eta datuekin kontuz ibili.

Whatsaparekin ere berdina gertatzen da, facebooka ez duten hiruzpalau pertsonek ere aplikazio hau badute, baina hau ere ez al da zelatatzaile bat? Eta hau sahiesteko zer egin behar genuke? Aurretik aipatu bezala, eskaintzen digun pribatutasuna ondo irakurri behar da eta neurriak hartu. Zelatatuak izan ez gaitezen.

3. Ikusitako guztia hezkuntzarekin erlazionatu. Gure posizionamendua irakasle moduan. Zer egin beharko genuke honekiko eskolan?

Gaur egun haurrak geroz eta txikiagotik izaten dute internetekin edo gailu teknologikoekin orokorrean, harremana. Harreman hau hasieratik egokia izatea lortu behar dugu irakasleok, ikasleen familiekin batera. Etxeko hezkuntzatik at, eskolan ere irakatsi egin behar diegu besteek zelata ez gaitzaten, nolakoa izan behar den guk ematen diegun informazioa aplikazio hauei. Horretarako hitzaldi bereziak jaso beharko lituzketela uste dut, eta baita handitzen doazen einean, informatikako orduan hau praktikan jarri. Nola egin beharko luketeen beraien datuen kudeaketa.

2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

ADUNAKO ESKOLA

IKTak eskoletan duten garrantziaren inguruan Iñaki Pagola etorri zitzaigun hitzaldia ematera, bera Adunako eskolako IKT arduraduna da, horrez gain ingeleseko irakaslea ere bada.

Aduna Donostiatik 15km-ra dagoen herri txiki bat da, tolosaldean kokatzen da eta bertan 400-500 biztanle inguru daude, umeak 68 direlarik. 


Nahiz eta herri honetan biztanle gutxi izan, herrian bertan dute eskola txikia. Eskola txikia den einean, Amara Berriko eskola bezala berezitasun bat du; maila ezberdinetako haurrak elkarrekin nahastuta dituzte. Hona hemen sailkapena eta haur kopurua gelako:
  • Haur Hezkuntzako 2.maila: 14 ikasle.
  • Haur Hezkuntzako 3. eta 4.mailak: 12 ikasle.
  • Haur Hezkuntzako 5.maila eta Lehen Hezkuntzako 1.maila: 12 ikasle.
  • Lehen Hezkuntzako 2. eta 3.mailak: 15 ikasle.
  • Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6.mailak: 11 ikasle.
 
 Eskola honek ez du berdintasun bakarra Amara Berrirekin, hauek ere testu liburuak alde batera uzten baitute. Beraiek proiektuekin lan egiten dute, edozein arlotan eta honekin dinamismoa bultzatzen dute. Proiektua Alkiza eta Berrobiko eskolekin elkarlana eginaz eramaten da aurrera, hezkuntza aberasgarriago bat bultzatuz. Horretarako, aurretik aipatu dudan bezala, testu liburuak alde batera uzten dituzte baina izugarrizko garrantzia ematen die IKT-ei; honek, harreman zuzena duela eskolak duen heldutasun maila aurreratuarekin. Izan ere, ikastetxe baten IKT heldutasun maila, zentru horrek duen digitalizazio mailarekin lotura zuzena du. 

Adunako eskolan erabiltzen diren aplikazioak (gaur egun APP bezala ezagutuak) dohanekoak dira eta ikasle edo erabiltzaile bakoitzak bere Google kontua sortu behar izaten du honek eskaintzen duen aplikazioak erabiltzeko (drive, blogger, google+...)



Irakasleek ordea, kuaderno birtuala erabiltzen dute. Bertan egin beharrak zehaztu, egindako lanak zein metodologiarekin egin diren, helburuak zehaztu... eta hainbat gauza egin eta idazten dituzte, eta berriz ere aurreko aplikazioak bezala, dohanekoa zela esan zuen. Baliabide hau edozein momentutan erabili genezake, edozein lekutan. Kuaderno birtual honek beste aukera esanguratsu bat ere eskaintzen die eta beraiek erabiltzen dute eta honako hau da; ikasleei buruzko informazioa bertan idazten dute aurrerapenak, akatsak, bilakaera, lanak nola egin dituen, etab... hau, guztien artean elkarbanatzen dute, irakasle guztiek izan dezaten informazioa. Beraien artean ere Calendar izeneko aplikazioa erabiltzen dute, beraien zereginak idatzi eta besteei helarazi, gainontzekoak non dagoen jakin dezaten.

Aplikazio horietatik at, irakasleek eta ikasleek badute beraien artean osatzen duten plataforma bat, beraien arteko elkarreragina bultzatzeko, Classroom izenekoa. Ikasleek plataforma horretara igotzen dituzte beraien lanak eta irakasleak bertatik jaso eta zuzentzen ditu; honek feedback-a emateko aukera dauka plataforma horretan. Eta gainera irakasleak aukera dauka, landutako gaiaren inguruan edo ikasleei interesatzen zaizkien gaien inguruan artikuluak, argazkiak edota lanak igotzeko.

Iñakik esaten duenaren arabera, beraien eskolan lanek izugarrizko garrantzia dute eta beti izaten dute zergaiti bat lan hori egiteko. Gainera, lanak egoera errealekin lotuta egoten dira eta horrekin bizitzaren alderdi praktikora hurbiltzen dira. Informazioa barneratzeko, haurrek egoera hori bizi egin behar dute eta ikasitakoa nolabait martxan jarri, ikasitakoa ez dela alferrikakoa ikusteko.

Guzti hau amaitzen joateko, esan genezake Adunako eskolako sistema dinamikoa, kooperatiboa eta eraginkorra dela eta parte-hartzea bultzatzen duela, IKT-ak beraien tresna baliagarrienak direlarik.

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

AMARA BERRI ESKOLAREN INGURUKO HITZALDIA

Denok dakigunez, Amara Berri eskolako sistema ezberdina da beste eskoletako sistemekin alderatuz. Horregatik guk unibertsitatean bertan IKT-ko irakasle den Amando izan genuen horren inguruan hitz egiten, metodologiari buruz, helburuei buruz, etab...

Lehenengo beraien ikasgelen antolaketari buruz hitz egin zigun, eta asko harritu ninduen izan ere esan zigunez, gelak txokoka dauzkate antolatuta eta gainera zikloka nahastuta; hau da, lehen eta bigarren mailak nahastuta, eta horrela beste ziklo biak ere. Beraien ustez, ikasleek elkarri laguntzeko oso egokia da metodo hau.




Txokoen metodologia honekin, haurrek ez dute testu liburuen beharrik; eta noizbait informazioren bat bilatu beharko balute ikasgela bakoitzean ordenagailu bat dute beraiek erabiltzeko. Baina ordenagailuak ez dute balio informazio guztia bilatzeko, orduan liburutegi antzeko bat daukate pasiloan. Esaterako, ikasle batek hitzaldi bat egin nahi badu, gaiari buruzko informazioa gelako ordenagailuan eta kanpoko liburutegian kontsultatu dezake. Gero ikasleak ikasgelan aurkezten du nahi duenean, eta Amandok "Feedback"ari ezinbesteko garrantzia ematen dio.

Helburuei dagokienez, irakasle honek bi azpimarratu zituen:
  • IKT mundua sakontzea, ikasleei protagonismoa emanez.
  • Egiten dituzten lanei zentzua ematea.
Aurretik aipatu dudan bezala, harritu egin ninduen txokoetan lan egiteko metodo horrek eta aldi berean kuriositatea sortu. Esaterako IKT-ko irakasgaian hainbat hedabide erabiltzeko aukera dute: irratia, txikiweb-a, prentsa eta telebista. Gainera egun guztian irekita egoten dira eremu hauek eta eskolan dauden haur guztiek erabili dezakete zerbitzu hau; baina zikloka esparru baten ardura artzen dute, adibidez: 2.ziklokoak irratiko ardura hartzen dute eta hauek arduratu behar dira irra-saioak gidatzeaz, 3.ziklokoak ordea beste 3 eremuen ardura hartzen dute.

Amandok bere hitzaldian behin da berriz errepikatzen zuen "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi" eta zioenez oso eraginkorra da hori betetzea. Izan ere, hedabide horietan binaka egiten dute lan, bi zikloetako bikoteak eginez. Lehenengo egunean bikotea tokatu zaion hedabidearekin arduratuko da eta ikasi beharrekoa ikasiko du, hurrengo egunean aldiz, bikoteko pertsona bat beste bikotekide batekin bueltatuko da eta aurreko egunean ikasi zuena besteari irakatsiko dio. Horrela kate bat sortuz, irakaskuntz-ikaskuntz prozesua aurrera joango da eta horregatik esaten zuen Amandok sarritan esaldi hori. Eta ahaztu baino lehen, irakasleek ikasleen bikoteen antolaketari izugarrizko garrantzia emanten diotela azpimarratu zuen.

Hedabideetako eguneroko lana aldiz, honela banatzen da:
  • Egunkaria: Egunero egiten da eta bi modutan aurkezten da paperean eta web orrialdean, txikiweb-ean. Hemen idazteko kazetarien lana 3.zikloko 4 ikaslerena izaten da.
  • Irratia: Auzoko 97.2FM emisioan entzun daiteke (amara auzoan) eta gainera web orrian edozein saio entzuteko aukera ere badago. Eta hemengo arduradunak edo teknikariak aurretik aipatu bezala 2.zikloko 2 ikasle dira.
  • Telebista: Gela guztietan ikusten da hau, baita eskolako web orrian ere eta hemengo kameralariak 3.zikloko 4 ikasle izaten dira, beraiek grabatu eta editatzeko ardura izaten dute.


Bukatzen joateko, hitzaldi hau oso interesgarria iruditu zitzaigun eta are gehiago praktikaldian zuzenean ikusteko aukerarik ez dugunontzat.



2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

KONPETENTZIA DIGITALA

Gaur egun eskola guztietan daude ordenagailuak, gela bakoitzean proiektore bat (denetan ez bada, gehienetan) eta teknologia geroz eta indar gehiagoz ari da sartzen gure eskoletara. Baina konpetenteak al gara guzti hori erabiltzeko? Zer da konpetente izatea?

Konpetentea izatea, gailu horiek ondo erabiltzea da; baina ondo erabiltzeak ez du nahi esan soilik programa batzuk kontrolatzea, IKTak orokorrean erabiltzea baino. Ondo dago programak ondo erabiltzen jakitea, baina KONPETENTEA izateko dena kontrolatu behar da. Erabilpen egokia ez ezik, gauzak baztertzen ere jakin behar da. Honako puntu hauek garrantzitsuak dira:


  • Bilaketa arrazionalak/logikoak egiten jakin behar da -> Bilaketa erabilgarriak.
  • Jasotako informazioa ulertzea eta ezagutzan bilakatzea.
  • Informazio kutsagarria baztertzen jakitea.


Gainera konpetenteak izan behar gara gure ezagutzak azaltzeko, gai izan behar gara gure ikasleei guk dakiguna modu errez eta ulergarri batean azaltzeko. Horretarako metodologia bati jarraitu behar diogu, ikasleek erraz ulertzeko metodologia eraginkor bat bilatu. Gainera, garrantzitsua da umeei IKT ezberdinak erabiltzen irakastea, baina eskola gehienetan ordenagailua erabiltzen irakasten die bakarrik. Eta irakasle gehienak ados dauden puntu garrantzitsuena; umeek taldean lan egitea hobeto da beraien artean dituzten zalantzak azaltzeko, laguntzeko, etab.

Hone hemen bideo hauek, gai hau hobeto ezagutzeko: