Ondorengo testu
hau, LA WEB 2.0 EN ESCENA artikuluaren azalpen motz edo laburpen bat
da.
Gure gizartean
teknologia etengabe aurrerantz doa, pausu handiak emanez denbora
gutxian. WWW siglak hasiera batean informazioa bilatzeko erabiltzen
ziren eta 2.0 aldiz pertsonen artean komunikatzeko, hortik sortu zen
web 2.0= informazioa bilatu + pertsonen arteko komunikazioa bultzatu,
elkarlana. Baina ez soilik informazioa bilatu, baita gauza ezberdinak
egiteko aukera ere, gauzak sortzea adibidez.
Web 2.0 hau,
1999am sortu zen, orain dela 16 urte, ez da denbora asko igaro sortu
zenetik. Baina web mota hau sortu aurretik, web 1.0 zegoen. Web 1.0,
2.0arekin konparatzen du testuak; web 1.0 entziklopedia
britaniarraren kasu bezela azaltzen du, hau da, entziklopedia bat non
bakarrik adituek idazten duten. Web 2.0aren kasuan aldiz, wikipedia
jartzen du adibide gisa, orrialde honetan edonork idatzi dezake
edozein informazioa, publikoa eta librea den heinean. Baina gauza
berri guztiek ez dute soilik alde onak izaten, nork daki wikipedian
idazten den guztia ondo dagoela eta egia dela? Esaten dutenez,
badaude erabiltzaile batzuk non ez dioten usten jendeari edozer
publikatzen. Editatzeko aukera izanaz ere, badago edozeinen akatsak
zuzentzeko aukera ere.
Ezaugarriei
dagokienez hona hemen taula bat garbiago ikusteko:
WEB 1.0
|
WEB 2.0
|
Unidirekzionala
|
Elkarlana
|
Estatikoa
|
Dinamikoa
|
Zerbitzua eskaintzen du
|
|
Erabiltzailea protagonista da
|
|
Sortzailea da: blogak, bideoak, argazkiak...
|
Web 2.0rekin
jarraituz, RSS zerbitzua dela aipatu beharra dago. Zerbitzu honek,
gure ordez bilatzen du informazioa, hau da, informazioa zuzena ematen
digu, guk eskatutakoa. Bilatu nahi dugunaren hitza sartuz gero,
berarekin harremana duten albiste guztiak agertuko zaizkigu orrialde
batean. Horrez gain, taulan aipatu bezala, eduki desberdinak sortu
ditzazkegu: blogak, argazkiak, bideoak, etab. eta ondoren partekatu
gure lagunekin edo talderen bateko kideekin.
Nolakoa da
bere funtzionamendua? Elementu tekniko garrantzitsuak akronimo baten
inguruan bildu direla aipatzen du testuak: SLATES. Eta hitz horren
hizki guztiak banan-banan hartuz honako hitz hauek sortzen dira:
- S: Search -> Bilaketa
- L: Links -> Loturak
- A: Authoring -> Autoria
- T: Tags -> Etiketak (blogean jartzen ditugunak esaterako)
- E: Extensions -> Luzapenak (playlist)
- S: Signals -> Abisua (esaterako facebookean komentario bat egitean, korreoan jasotzen den abisua)
Ikusten
dugunez, 2.0 oso modernoa da eta konpatibilidadea gu eguneroko
gauzekin, esaterako: aplikazioak edozein lekutan erabili genezake,
garraio publikoan etxeranzko bidean, kafetegian kafe bat hartuz etab.
Baina 3.0ak zer ekarriko du? Testuak dio etxeko gauzetan izango dela
erabilgarria. 3D ere erabiliko du. Eta gainera, esanahiaren zentzua
zabaldu nahi du, bilaketak zehatzagoak izateko. Gaur egun GOOGLE+ da
web 3.0 ren adibidea, web semantikoa.
Azkenik web
2.0-ri egiten dio kritika. Interneten duen zerbitzuaren era berri bat
ez duela aurkezten, soilik aurretik zeuden elementu batzuk hobetzen
dituela. Horrez gain, bertan dagoen informazio guztiak pisu berbera
duela esaten du testuak eta ez zaiola garrantzi gehiago duen
informazioari aipamen gehiago egiten.
Horregatik
ondo aukeratu behar dugu gure informazioa, zertarako, nola eta
zeintzuk diren behar ditugunak. Erabiltzen duna, zertarako erabiltzen
dugun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina