2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

KONPETENTZIA DIGITALA

Gaur egun eskola guztietan daude ordenagailuak, gela bakoitzean proiektore bat (denetan ez bada, gehienetan) eta teknologia geroz eta indar gehiagoz ari da sartzen gure eskoletara. Baina konpetenteak al gara guzti hori erabiltzeko? Zer da konpetente izatea?

Konpetentea izatea, gailu horiek ondo erabiltzea da; baina ondo erabiltzeak ez du nahi esan soilik programa batzuk kontrolatzea, IKTak orokorrean erabiltzea baino. Ondo dago programak ondo erabiltzen jakitea, baina KONPETENTEA izateko dena kontrolatu behar da. Erabilpen egokia ez ezik, gauzak baztertzen ere jakin behar da. Honako puntu hauek garrantzitsuak dira:


  • Bilaketa arrazionalak/logikoak egiten jakin behar da -> Bilaketa erabilgarriak.
  • Jasotako informazioa ulertzea eta ezagutzan bilakatzea.
  • Informazio kutsagarria baztertzen jakitea.


Gainera konpetenteak izan behar gara gure ezagutzak azaltzeko, gai izan behar gara gure ikasleei guk dakiguna modu errez eta ulergarri batean azaltzeko. Horretarako metodologia bati jarraitu behar diogu, ikasleek erraz ulertzeko metodologia eraginkor bat bilatu. Gainera, garrantzitsua da umeei IKT ezberdinak erabiltzen irakastea, baina eskola gehienetan ordenagailua erabiltzen irakasten die bakarrik. Eta irakasle gehienak ados dauden puntu garrantzitsuena; umeek taldean lan egitea hobeto da beraien artean dituzten zalantzak azaltzeko, laguntzeko, etab.

Hone hemen bideo hauek, gai hau hobeto ezagutzeko:





2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

WEB 2.0 EN ESCENA

Ondorengo testu hau, LA WEB 2.0 EN ESCENA artikuluaren azalpen motz edo laburpen bat da.

Gure gizartean teknologia etengabe aurrerantz doa, pausu handiak emanez denbora gutxian. WWW siglak hasiera batean informazioa bilatzeko erabiltzen ziren eta 2.0 aldiz pertsonen artean komunikatzeko, hortik sortu zen web 2.0= informazioa bilatu + pertsonen arteko komunikazioa bultzatu, elkarlana. Baina ez soilik informazioa bilatu, baita gauza ezberdinak egiteko aukera ere, gauzak sortzea adibidez.

Web 2.0 hau, 1999am sortu zen, orain dela 16 urte, ez da denbora asko igaro sortu zenetik. Baina web mota hau sortu aurretik, web 1.0 zegoen. Web 1.0, 2.0arekin konparatzen du testuak; web 1.0 entziklopedia britaniarraren kasu bezela azaltzen du, hau da, entziklopedia bat non bakarrik adituek idazten duten. Web 2.0aren kasuan aldiz, wikipedia jartzen du adibide gisa, orrialde honetan edonork idatzi dezake edozein informazioa, publikoa eta librea den heinean. Baina gauza berri guztiek ez dute soilik alde onak izaten, nork daki wikipedian idazten den guztia ondo dagoela eta egia dela? Esaten dutenez, badaude erabiltzaile batzuk non ez dioten usten jendeari edozer publikatzen. Editatzeko aukera izanaz ere, badago edozeinen akatsak zuzentzeko aukera ere.

Ezaugarriei dagokienez hona hemen taula bat garbiago ikusteko:

WEB 1.0
WEB 2.0
Unidirekzionala
Elkarlana
Estatikoa
Dinamikoa

Zerbitzua eskaintzen du

Erabiltzailea protagonista da

Sortzailea da: blogak, bideoak, argazkiak...

Web 2.0rekin jarraituz, RSS zerbitzua dela aipatu beharra dago. Zerbitzu honek, gure ordez bilatzen du informazioa, hau da, informazioa zuzena ematen digu, guk eskatutakoa. Bilatu nahi dugunaren hitza sartuz gero, berarekin harremana duten albiste guztiak agertuko zaizkigu orrialde batean. Horrez gain, taulan aipatu bezala, eduki desberdinak sortu ditzazkegu: blogak, argazkiak, bideoak, etab. eta ondoren partekatu gure lagunekin edo talderen bateko kideekin.

Nolakoa da bere funtzionamendua? Elementu tekniko garrantzitsuak akronimo baten inguruan bildu direla aipatzen du testuak: SLATES. Eta hitz horren hizki guztiak banan-banan hartuz honako hitz hauek sortzen dira:

  • S: Search -> Bilaketa
  • L: Links -> Loturak
  • A: Authoring -> Autoria
  • T: Tags -> Etiketak (blogean jartzen ditugunak esaterako)
  • E: Extensions -> Luzapenak (playlist)
  • S: Signals -> Abisua (esaterako facebookean komentario bat egitean, korreoan jasotzen den abisua)

Ikusten dugunez, 2.0 oso modernoa da eta konpatibilidadea gu eguneroko gauzekin, esaterako: aplikazioak edozein lekutan erabili genezake, garraio publikoan etxeranzko bidean, kafetegian kafe bat hartuz etab. Baina 3.0ak zer ekarriko du? Testuak dio etxeko gauzetan izango dela erabilgarria. 3D ere erabiliko du. Eta gainera, esanahiaren zentzua zabaldu nahi du, bilaketak zehatzagoak izateko. Gaur egun GOOGLE+ da web 3.0 ren adibidea, web semantikoa.

Azkenik web 2.0-ri egiten dio kritika. Interneten duen zerbitzuaren era berri bat ez duela aurkezten, soilik aurretik zeuden elementu batzuk hobetzen dituela. Horrez gain, bertan dagoen informazio guztiak pisu berbera duela esaten du testuak eta ez zaiola garrantzi gehiago duen informazioari aipamen gehiago egiten.

Horregatik ondo aukeratu behar dugu gure informazioa, zertarako, nola eta zeintzuk diren behar ditugunak. Erabiltzen duna, zertarako erabiltzen dugun.  

2015(e)ko irailaren 14(a), astelehena

IKT edo TRESNA TEKNOLOGIKOEN ERABILPENA


  • Orain arte zein da zure ibilbidea eta esperientzia IKTrekin?
Haurra nintzenean, ez nintzen konturatzen gailu teknologikoak zertarako balio zuten baina banekien nire amak bazuela zerbait niri ikastolako musika jartzeko. Teknologia eta nire arteko harremana 8 urterekin hasi zen, nire urtebetetzean MP3 bat oparitu zidaten, ikastolako irteeretara eramaten nuen musika entzuteko edo gurasoekin bidairen bat egiten nuenean beraien musika jartzen zutenean nik nirea entzuteko. Adin horretan Tamagotxiak ere umeen artean arrakasta handia izan zuen, eta nola ez nik ere erosi egin nuen. Jolas honekin segituan maitemindu nintzen eta egunero, gosaldu aurretik, Tamagiotxia hartu eta nire maskotari egin beharreko gauzak egiten nizkion: jaten eman, garbitu...

Hurrengo gailua ordenadore bat izan zen, nire gurasoak ez zidaten erosi irakasleak gomendatu arte; erosi zidaten ordenagailua garai hartan modernoa zela esan nezake, izan ere, orduan, pantaila finak berrienak ziren eta horrelako bat erosi zidaten. 

Bi urte geroago, 13 urterekin mugikorra oparitu zidan nire izebak, nahiz eta nire gurasoak mugikorraren alde ez egon, gailu hori modan zegoen garai hartan, eta Sony ericsson txiki bat oparitu zidan. Hurrengo gailua Nintendo DS bat izan zen, eta gainera nire ahizparekin elkarbanatzen nuen. Gailu hori aspertuta nengoenean erabiltzen nuen bakarrik, beste haur batzuk kalera eramaten zuten baina nire amak ez zidan usten, kalea beste haurrekin holasteko lekua zela esaten zuen eta ez ertz batean Nintendorekin ibiltzeko lekua.

16 urterekin, batxilergoaren hasieran, ordenagailu portatil bat erosi zidaten gurasoek. Ikastolako lanak egiteaz gain, nire ahizpa nagusitzen hasi zen eta berak ere ikastolako lanak egiteko behar izaten zuen, horregatik beste ordenagailua okupatuta bazegoen nik nire ordenagailu txikia erabiltzen nuen. Orain ordenagailua bakarrik unibertsitateko lanak egiteko erabiltzen dut, izan ere beste gauzak kuxkuxeatzeko interneten, mugikorra erabiltzen dut.

Mugikorren gaira bueltatuz, lehenengo mugikorra oparitu zidatenetik aurrera, hondatzen zitzaidan bakoitzean beti berri bat erosten nuen, hori bai, nire poltsikotik ordainduta.

Eta nire azken gailua, tablet bat izan zen; orain dela bizpahiru urte oparitu zidan Olentzerok eta ia egunero erabiltzen dut unibertsitaterako bidaia entretenigarriagoa izateko.

Honekin konturatzen naiz, ze azkar doan teknologia mundua, zenbat aldatu den denbora gutxian. Eta aldaketa hori pertsona bakoitzarentzat ezberdina izan daiteke, onerako edo txarrerako.

Nire ibilbidea irudietan ikusteko, argitalpen honen bukaeran bideotxo bat duzue. Bideoan agertzen diren argazkiak, nik gailu horiek izan ditudan orden berdinean daude eta horrekin adierazi nahi izan dut, teknologiak nola egiten duen aurrera. Gailu zaharrenetatik hasita, berrienetara.

  • Zer dakizu egiten teknologiekin (IKT-rekin)?

Teknologiarekin ez naiz oso trebea egia esan. Sare sozialak erabiltzen badakit, eta baita ere interneten dauden web orrialdeak ikusten. Baina teknologia tresnak konpontzeko orduan, beste bati eskatu behar izaten diot laguntza edo erosterako orduan ere aholkuak eskatzen ibiltzen naiz.

Eta ordenagailuko programak erabiltzen, zorionez, ikastolan ikasi nuen informatikako irakasgaian. Eta ez dakit irakasgai horretan ikasitako edukiak nire kabuz ikasteko gai izango nintzatekeen gaur egun.

Orokorrean, oso txarra naiz teknologia tresnekin; ez naiz batere ondo moldatzen.

  • Etorkizuneko irakasle bezela, nola ikusten dugu gure burua IKT ikasgaiko irakasle bezela?

Etorkizuenean IKT irakasgaiko irakaslea izatea tokatzen bazait, erronka berri bat bezala hartuko dut eta pozik gainera. Ikasleei erakusteko nik neuk ikasi beharko nuke aurretik, momentu honetan ez bainaiz batere trebea gai honetan. 




2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Unibertsitatera bueltan...

Kaixo irakurleok!

Ni Oihane Etxeberria naiz, 20 urte ditut eta Ondarroan bizi naiz. Magisteritzako ikaslea naiz Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan eta momentu honetan IKT-ko klasean nago blogg hau sortzen. Lehenengo eguna denez, orrialde hau nola erabili ikasten ari gara eta aurkezpentxo hau idazten.

Unibertsitatera buelta egitea ez da izan gogorra egia esan, aurten bigarren maila egiten hasi naiz eta laster praktiketara goazela pentsatzeak irrika sorrarazten dit. Ez dakit gehiago zer idatzi, baina gaurtik aurrera hasiko naiz zuekin nire iritziak eta hausnarketak partekatzen. Egun ona izan!